Afrikako haize bortitzek Saharako hondarra ekarri dute igande honetan eta Pirinioetako mendiak estali ditu. Fenomenoa ez da berria eta azken hilabeteetan ugaritzen ari da.
Sud Ouest hedabideak eman du albistearen berri. Igande honetan, Saharako hondarra Pirinioetaraino ekarri dute haize boladek, gailurretako elurra naranja kolorez estaliz.
Fenomeno hau ez da berria eta azken hilabeteetan ugaritu egin da. Saharatik zuzenean datorren haizete indartsua da, Europaraino basamortuko hondarra dakarren hegoaldeko fluxu indartsua, Siroko deiturikoa. Zerua laranja kolorekoa bihurtzen da eta gainazalean hauts metaketak gertatzen dira. Hala ikusi daiteke, Météo Pyrénéesek argitaratu duen Pic du Midiren argazkian:
1 degrés à 2800m, des averses et du sable saharien qui reste là ce matin 📷 @picdumidi #sablesaharien #pyrenees pic.twitter.com/NwAPRp7srl
— Météo Pyrénées (@Meteo_Pyrenees) April 25, 2021
Fenomeno honek airearen kalitateari ere eragiten dio, eta eragin kaltegarria dauka arnas aparatuan, hondar partikula ugari garraiatzeko gai baita. Otsailean hondarra Pirinioetara iritsi zenean, kalean kirola ez egiteko gomendatu zuten Frantzia hegoaldeko zenbait departamentutan.