argia.eus
INPRIMATU
Saharako aktibista batek Marokoko okupazio indarrek bortxatu dutela salatu du
  • Sahararen aldeko Sultana eta El Ouaara Jaya ekintzaileak 174 egunez izan dira etxean sartuta Poliziak behartuta. Hilaren 11ko goizaldean Marokoko paramilitarrek torturatu eta bortxatu dituztela salatu dute.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko maiatzaren 14a
Irudia: Equipe Media

Sultana eta El Ouaara Jaya, ekintzaile sahararrek salatu dute Marokoko okupazio indarrek jipoitu eta bortxatu egin dituztela. Biek 174 egun daramatzate etxean okupazio indarrek behartuta. 

Equipe Media taldeak jakinarazi duenez, maiatzaren 11ko goizaldean, Marokoko paramilitarrak terrazatik sartu ziren Jaya familiaren etxean. Guztia suntsitu zuten (altzariak, tresnak, arropa). Etxean ziren Sultana eta Ouaara Jaya ahizpek salatu dute, ahoa estali zieten, ia ezin zutela arnasa hartu, zapaldu egin zituztela eta makila eta tutuekin bortxatu zituztela.

Aurreko egunean, maiatzaren 10ean, Marokoko Polizia leihotik sartu zen, eta etxean ziren hiru ekintzaile bahitu zituzten. Salek Baber, Khalid Boufraioua eta Babozid Lbaihi dira, azken hori Giza Eskubideen Saharar Defendatzaileen Elkarteko (CODESA) presidentea. Aktibista hauek Sultana eta bere familia laguntzeko asmoz ziren etxean. Torturatu ondoren, basamortura eraman eta han botata utzi zituztela salatu dute ekintzaileek.

2020ko azaroaren 21ean, Europan zehar bidaia bat egin eta berehala, Sultana atxilotu egin zuten Mendebaldeko Sahararen ipar-mendebaldeko kostalde inguruan Poliziak egindako kontrol batean. Tratu txarrak eman zizkioten, eta heriotza-mehatxua egin zioten. Ordutik, etxean giltzapetuta dago. Inork ezin du bisitatu eta ez bera ez bere familia ezin dira etxetik irten. Amarekin, El Ouaara ahizparekin eta haur txiki batekin bizi da.

Equipe Mediak Sultana Jayaren testigantzak jaso ditu: