argia.eus
INPRIMATU
Sagrario Aleman izango da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari berria
  • Sagrario Alemanek ordezkatuko du Andres Iñigo, 1997az geroztik Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria zena. Hala jakinarazi du Euskaltzaindiak 2021-2024 aldirako lurralde ordezkarien izendapenaren berri emateko ohar batean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko martxoaren 03a
Argazkia: Dani Blanco

Sagrario Aleman izango da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari berria. 24 urteren ostean, Andres Iñigok delegatu kargua utziko du, hain zuzen ere, euskaltzain emeritu bihurtu eta urtebetera.

Gainerako lurraldeei dagokienez, Miriam Urkiak Gipuzkoako ordezkari izaten jarraituko du, Roberto Gonzalez de Viñasprek ere Arabako ordezkari gisa jarraituko du. Bestalde, Ipar Euskal Herrian, Jean-Baptiste Coyosek Xarles Videgain ordezkatuko du.