argia.eus
INPRIMATU
Sagrario Aleman, euskararen zerbitzari (Andres Iñigo)

2008ko maiatzaren 27a

"Campion euskaltegia aspaldiko erreferentzia puntu da Nafarroako euskalgintzan eta ezinbesteko erreferentzia azkeneko 26 urteetan bertako arduradun den Sagrario Aleman ere (...) Herri mailako lan praktiko eta eragingarrian jarraitu du, gero eta konprometituago, euskara irakasten, euskal kultura suspertzen, hainbat bilera, batzorde, ekitaldi, jardunaldi eta gunetan aspertu gabe parte hartzen; euskararen zerbitzari beti. Gaur egungo zenbait forotan balioesten ez diren ezaugarri eta meritu hauek izan ziren, bertzeak bertze, Euskaltzaindiak Sagrario euskaltzain izateko aintzat hartu zituenak". (2008-05-27)

 

(Sagrario Aleman hilaren 31n izendatuko dute euskaltzain oso, Etxalekun egingo den ekitaldian)