argia.eus
INPRIMATU
Saenz de Santamariak Gasteizko Udaletik Palestinako bandera kentzea eskatu du
  • Gasteizko plenoak Israelgo Armadak Gazan egindako azken sarraskia aho batez onartezintzat jo eta astebetera egin du eskaria.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 31

Araban Espainiako Gobernuko ordezkariordeak udalean dituen bulegoetatik Palestinako bandera kentzeko eskatu dio EH Bilduri, Hala Bedik jakinarazi duenez. Palestinakoa bandera ofiziala ez dela eta “objetibotasunaren eta neutraltasunaren eskubideak urratzen” dituela argudiatu du Saenz de Santamariak eskaera egiterakoan.