argia.eus
INPRIMATU
Sadarreko obrak, aurreikusi baino 1,8 milioi euro garestiago
  • Osasunak estalki bakarra jarriko du Sadar estadioan, eta lokal komertzialentzako espazioa zabalduko du. 16 milioi euroko aurrekontua %11 handituko da.

Jon Torner Zabala @jtorner 2020ko maiatzaren 02a
Hasiera batean Sadar estadioak izan behar zuen itxura, 'Harresi gorria' izeneko proiektu arkitektonikoaren arabera.

Luis Sabalza Osasunako presidenteak jakinarazi duenez, estalkian eta harmaila batzuetan egingo dituzten obren kostua 1.800.000 eurokoa izango da. Ez daudenez jasoak ez jatorrizko proiektuan ezta klubak deitutako lehiaketaren baldintzetan, Osasunak hartuko du kostu hori bere gain. Obra horiek egiteko arrazoi nagusia lokal komertzialen alokairuagatik klubak eskuratuko duen dirua da, gaur egun baino bost bider handiagoa, Sabalzaren hitzeta. Azaldu duenez, klubak akordioa lortu du VDR eraikuntza-enpresarekin, dirua bi urtean ordaintzeko. “Hartara apenas izango du eraginik klubaren kontuetan”.

Estalkiari dagokionez, proiektua aldatzea erabaki dute uste baino kalteatuago dagoelako, ur filtrazioak direla-eta. Haren kostua ere klubak bere gain hartuko du. Teilatu berriak proiektua “estetikoki” borobilduko duela dio Osasunako presidenteak, eta futbol zelaiaren akustika hobetuko dela hari esker.