Sabin Etxearen aurrean salatu dute Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren murrizketa

  • Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan izan diren murrizten aurka, A25 Emakumeen Plazan zortzi lagunek hasitako mugarik gabeko gose grebaren hamabigarren egun honetan, hasierako zortzi horietatik hiruk jarraitzen dute aurrera. Gaur ESK eta STEILASen sindikatuetako ordezkarien bisita jaso dute.


2017ko apirilaren 05an - 08:52
Protesta Sabin Etxearen aurrean. (Argazkia: ESK Sindikatua‏)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

ESK eta STEILAS sindikatuetako kideek grebalariei elkartasuna adierazi diete, eta exijitu dute Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentak (DSBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriak (EPO) 2012tik izan dituzten murrizketekin "behingoz amaitzea".

Era berean, sindikatu biek asanblada bat egin dute eta, bertan, DSBEren egoera eta prestazio honek izan dituen murrizketei buruz eztabaidatu dute, baita zerga-eragozpenari buruz ere. 

Ondoren, ia 100 delegatuk giza-kate bat osatu dute Ez dugu irentsiko karpatik EAJren egoitzaraino, Sabin Etxera arte, "murrizketa horiek salatzeko eta horien erantzuleak azaltzeko, EAJtik hasi, PSE eta PPrekin bukatu arte". 

Arratsaldean, 19:00etan Bilboko Mugimendu Feminista bisitan joango zaie grebalariei elkartasuna adierazteko eta "emakumengan, batez ere, eragiten dituzten murrizketa hauek salatzeko".

Gose grebalariak Bilbon.
Ahul eta "inoiz baino indartsuago"

Bosgarren grebalari batek gose greba utzi behar izan du medikuak horrela aholkatuta, hamaika egunetan bere pisuaren laurdena galdu baitu. Gose greban jarraitzen dute hiru lagunek, "ahulezia" narbarmentzen hasi diren arren, "inoiz baino indartsuago" sentitzen direla iragarri dute "herritar guztion eskubideen alde borrokatzeko". Hortaz, errebindikazio-jarduerekin jarraituko dute.

Aholkularitza gunea

Gaur ere, DSBEri buruzko aholkularitza gunea ireki dute. Egunero 30 pertsona inguru bertaratzen dira "Lanbideren kudeaketa penagarriak eta DSBEren jasotzaileek pairatzen duten jazarpen lotsagarriak" eragiten dituen arazoak bideratzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
2024-06-19 | ARGIA
Mediku eta pediatrak falta dituzte Bortziri eta Baztanen ere

Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak “erreforma estrukturalak” iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren “normaltasunera”

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


2023-06-23 | ARGIA
Baliabide nahikoa ez eta gainera murrizketak jasan dituztela salatu du konplexutasun handiko Gasteizko ikastetxe batek

Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]


2023-06-13 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Unibertsitatea

EHUko irakasle izateagatik, hitzaldiak emateko gonbitea jaso dut maiz. Sarri, musutruk edo ordainsari baxuen truke. Irakasle izateagatik suposatu dute soldata duin eta egonkorra nuela. Inork ez dit lan-egoeraz galdetu. Nik ez dut ahoa ireki.

Unibertsitatean profesional eta... [+]


2023-04-04 | ARGIA
Kalitatezko pediatria publikoa aldarri

Osakidetzako pediatria zerbitzuaren “egoera larria” salatu du Arabako Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataformak. Jaurlaritzari “180 graduko bira” eskatu dio, eta bat egin du apirilaren 22an EAEko hiriburuetan osasun publikoaren defentsan egingo diren... [+]


Osakidetzak Arabako Osasun Mentaleko sarean oheak eta langileak murriztu nahi dituela salatu du ELAk

Erakunde publikoak "sarea berrantolatu" nahi du, errehabilitazioko ohe-plazak gutxituz eta azpikronikoetakoak handituz. Sindikatuak salatu du aldaketak "eremu komunitarioa indartu gabe" egin nahi dituela, eta horrek sarea saturatuko lukeela.


2023-02-07 | ARGIA
Zumarraga-Azpeitiko haurrak osasun mentalerako zerbitzurik gabe utzi dituzte Osakidetzan

Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.


2023-01-09 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko tren geltokietako salmenta guneak itxi ez ditzaten exijituz, borroka abiatuko dute sindikatuek

Ipar Euskal Herrian tren geltokietako zazpi salmenta gune ixteko asmoa dagoela salatu dute CGT, Sud Rail eta Unsa sindikatuek. Itxierak lau lanposturen galera ekarriko luke, eta baita zerbitzuaren irisgarritasuna zailtzea eta geltokien "deshumanizatzea" ere,... [+]


2022-12-20 | Lide Iraola
LGTBI+ arretarako murrizketak bertan behera uzteko exijitu diote Nafarroako Gobernuari

LGTBI+ kolektiboari bideratutako sexu arreta eta juridikoa ematen duen Kattalingune elkartearentzat aurrekontua murriztu du Nafarroako Gobernuak: ia 38.000 euro gutxiago. Orain arteko zerbitzuaren "jarraikortasuna" etengo dela ohartarazi dute Kattalinguneko langileek... [+]


Escriváren proposamena pentsioentzako: Europako funtsen tranpan harrapatuta

Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan... [+]


2022-11-15 | ARGIA
Lan karga handitu den arren, plantillaren %10 murriztu dute Galdakao-Usansoloko larrialdietan

Osakidetzak sei medikuren kontratuak eten dituela eta plantilla orokorraren lan baldintzak prekarizatu dituela salatu dute Galdakao-Usansoloko larrialdietako ospitalean lan egiten duten profesionalek. EAEko larrialdietan paziente gehien artatzen dituen zerbitzuetako bat da... [+]


Eguneraketa berriak daude