argia.eus
INPRIMATU
RTVV-k beherapenak egingo ditu valentzierazko iragarkietan

2006ko azaroaren 23a

Ràdio Televisió Valencianak (RTVV) %25eko beherapena egin eta bikoizketa gastuak ordainduko ditu valentzieraz emititzen diren iragarkietan, hizkuntza hori bultzatu asmoz. RTVVko arduradunen hitzetan, ikus-entzunezko publizitatearen esparruan valentzieraren erabilera nahi baino baxuagoa da eta beharrezkoa da hura sustatzeko neurriak hartzea. Hala, aipatu beherapena izateaz gain, iragarkia valentzieraz grabatzen duten enpresek iragarki-blokeetan zein kokapen izan nahi duten aukeratu ahal izango dute.