argia.eus
INPRIMATU
Rotaflexa eskuetan, Donostian orain hilabete udaltzainek itxitako gazte lokala ireki dute
ARGIA @argia 2018ko abuztuaren 03a
Rotaflexa baliatuz metalezko xafla moztu dute Alde Zaharreko gazteek.

Gazteek ARGIAra bidali duten oharra:

"Ohar honen bidez, Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asambladak azken egunetako gertakariak azaldu nahi ditu:

Jakina denez, ekainaren 30ean auzoan lokal huts bat okupatu genuen urte askoz abandonatua egon ostean; hain zuzen ere, Aldamar kaleko 32 atarian. Orduan ere saltu genuenez, eraikin honen bizilagunak bota eta espekulatu nahi du Aldamarberri sozietateak (Jokin Errasti pelotari pelotazogilea eta Altuna y Uria empresa txikitzaileak osatuta).

Hainbat dira auzoan espekulazioa jasaten ari diren eraikinak, eta haietako zati bati bizitza eman genion, astebetez hamarnaka gazteren lan, alaitasun eta antolakuntzarekin.

Uztailaren seian ordea, goizean goiz gunea inguatu zuen poliziak eta txapaz estali ziguten lokala. Operazioa Jokin Errastik zuzendu zuen eta udaltzainek uneoro egin zioten uko identifikatzeari. Ohikoa denez, udaletxearen morroiek ez zuten inolako agindurik erakutsi eta bortitz oldartu ziren auzokideen kontra pertsona bat atxilotuz. Bertan geneukan materiala ez ziguten utzi ateratzen Poliziak eta espekulatzaileak alde egin zuten, baina auzotarrek martxan jarraitu zuten eta jarrera hauek salatzeko manifestazioa burutu zen Alde Zaharreko kaleetatik.

Egunean bertan ere, eraikinean jarritako txapetan margoketak egin ziren gazte lokalaren alde eta Altuna y Uria eta Jokin Errastiren kontra. Azken honek, bost aldiz bidali du jendea bere izena ezkutatzera, baina auzotarrek behin eta berriz margotu dituzte.

Pasa den ostegunean, abuztuaren 2an, gazte lokalean gelditu zen materiala berreskuratzea sartu ginen Alde Zaharreko gazteak. Rotaflexarekin txapa moztuz, poliziak eta espekulatzaileak lapurtu zigutena berreskuratu genuen. Gure auzoan gure materiala berreskuratu degul apurren eskuetatik, ekintza zuzenaren bitartez.

Ez dira egun errazak Parte Zaharrean. Hilabete honetan auzokideak hotel bat egiteko desalojatu dituzte, haurrei plazan jolastea debekatu diete, auzoa terrazez eta poliziaz bete dute batzuek beren negozioa handitzeko. Horrelako gertakizunen aurrean, hamaika dira auzotarron erreakzioak. Gure partetik, Gazte Asanbladak asteburuko egitaraua antolatu du:

Bilkurak, protestaldiak, jolasak eta hitzaldiak egingo ditugu kalea berreskuratu eta auzoa bizitzeko. (Atxikituta dijoa astebururako kartela)

Amaitzeko, gure auzokide guztiak animatu nahi ditugu auzoa bizitzen jarraitzera.

Kalean jolasten, elkar zaintzen, antolatzen eta ekimenetan parte hartzera! Hemendik kanpo ere alternatibak eraikitzera animatzen degu. Zentzu horretan, gure elkartasuna adierazi nahi diegu desalojo arriskuan den Maravillas gaztetxeko kideei".

Hemen bideoa.

Hau da lokalaren itxura kanpotik, xafla handiak jarrita.