argia.eus
INPRIMATU
Rosa Luxemburgen ekarpenak aztertuko dituzte Bilbon ostiralean
  • Konferentzia antolatu dute Rosa Luxemburgek egindako ekarpenaren gaurkotasunaz mintzatu, herri mugimenduen bilakaeraz eta etorkizunaz eztabaidatu asmoz. Biak ostiralean izango dira, urtarrilaren 16an Bilbon.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 15
Jardunaldietako kartela.

'Rosa Luxemburg eta langileen borroka' gaia jorratuko dute Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendari eta Rosa Luxemburg liburuaren egileak eta Arturo Izarzelaia histoarialariak, 18:00etan, San Frantziskoko auzo etxean. 'Euskal sozialismoa gaur egun' gaiari buruz hitz egingo dute Karmelo Landa EHUko irakasleak eta Olatz Duñabeitia Joxemi Zumalabe fundazioko kideak, 20:00etan, Hika Ateneoan.

Berlinen 1996tik antolatzen dute 'Rosa Luxemburg Konferentzia'. 2.000 lagunetik gora elkartzen dira urteroko bilkuran.

Luxemburgen lanetik abiatuta, "egungo ezker eraldatzaileak dituen erronka nagusiak mahai gainean jarri eta eztaidatzea" du helburu. "Ezker internazionalista eta kapitalismo heteropatriarkalaren aurkakoen arteko topagunean sinisten dugulako" erabaki du Rosa Luxemburg Lagunak elkarteak Berlineko eztabaidak Euskal Herrira ekartzea.

Rosa Luxemburg Lagunek antolatu dute, Baskale eta GITE-IPES elkarteen laguntzarekin. "Iraganeko eskarmentua gaur egun ditugun erronkekin josiz".