argia.eus
INPRIMATU
Rodolfo Martin Villa frankismoaren ministro ohia berriz galdekatu nahi du Servini epaileak
  • Hainbat hilketa egozten dizkio Servinik ministro ohiari. Horien artean daude 1976ko martxoaren 3an Gasteizen Polizia Armatuak hil zituen bost langileenak.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 27a
Rodolfo Marin Villa (Argazkia:eldiario.es)

Epaileak Espainiako Justizia ministerioari jakinarazi zion urriaren 21-27 bitartean joango dela Espainiako Estatura aitorpena hartzera Martin Villari.

Maria Servinik 2014an atxilotze agindua eman zuen Martin Villa eta beste hainbat ministroren aurka. Espainiako Gobernuak atzera bota zuen eskaera, nahiz eta Martin Villak esan zuen epailearen aurrean aitorpena egiteko prest dagoela berak ez zuelako deliturik egin.