argia.eus
INPRIMATU
Rodezno Kondearen plazari ‘Askatasuna plaza’ jartzea onartu du Asironek
  • UPNk, PSNk eta Ezkerrak adostutako mozioa aintzat hartuko du, eta atzera eginen du Serapio Esparzaren izendapenarekin; parte hartze prozesua "blokeatu izana" gaitzetsi du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko azaroaren 26a

Alkate gisa garatu duen "estiloa" "gehiengoaren borondatearen gainetik" pasatzea ez dela argudiatuta, uko egin dio Serapio Esparza izendapenari.

Gogora ekarri du, halaber, plazei eta kaleei izena jartzea Alkatetzaren eskumena dela. "Horrela egin dute nire aurrekoek, Mayak eta Barcinak, esaterako", azaldu du.

Oharra: Euskalerria Irratitik ekarritako albistea lizentzia libreei esker.