argia.eus
INPRIMATU
“Rockeroen zeinuarekin agurtzeagatik” Mozal Legea aplikatu dio Ertzaintzak Bilboko tabernari bati
  • Ekainaren 23an, Bilboko Alde Zaharreko lagun bat "Rokanrrol!" oihukatuz eta rockeroen zeinu ezagunarekin agurtu ostean hainbat ertzainek identifikatu eta isuna jarri diotela jakinarazi du Bilboko tabernari batek.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 28a

Julen Orbeak Uriolan azaldu du gertakaria. Bere esanetan, beti bezala aipatu keinuarekin agurtu zuen lanean zen laguna eta ertzainek beraien aurkako iraina zelakoan identifikatu egin zuten beranduago.

Azalpenik eman gabe kalera atera zutela salatu du, eta irain eta mehatxuak jaso zituela. Mozal Legea gisa ezgutzen den Herritarren Segurtasuna babesteko 4/2015 Lege Organikoaren 14. artikulua urratu duela jartzen du jasotako isunean. Ezrtzaintzaren idatziaren arabera ez dute "duda izpirik" furgonetari egin ziola "adarren keinua".

Hainbat bizilagun eta tabernarik egoera ikusi ostean elkartasuna erakutsi diotela adierazi du, eta horregatik animatu da egoera kontatzera. gorarrokanrrola@gmail.com helbidea sortu du, herritarren ekarpena jaso eta salaketa kanpaina bat hasteko.