argia.eus
INPRIMATU
Roberto Sanchez (ESK): “Denek dakite Osakidetzak horrela funtzionatzen duela”
  • Osakidetzako oposaketetako ustelkeria kasuak zalaparta handia sortu du. Filtrazioak egon zirela eta epaimahaiaren aukeraketan gardentasun falta salatu zuten duela hilabete batzuk, eta Jon Darpon Osasun Sailburuaren dimisioa eskatzera ere heldu dira hainbat eragile. Roberto Sanchez izan zen ustelkeria kasu hau argitara ekarri zutenetako bat.

Hala Bedi @halabedi 2019ko otsailaren 27a
Roberto Sanchez (argazkia: Arabako Alea).

Berarekin hitz egin dugu Hizpidean, Osakidetzako oposaketen egoera ezagutzeko eta egindako salaketen oinarria azaltzeko. “Hautsak harrotzen dituzten langileek ez daukate plaza lortzeko aukerarik” -hala esan du Robertok-, eta Osakidetzako langileen artean gauza aski ezaguna den errealitatea dela salatu zuen.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.