argia.eus
INPRIMATU
Roberto Azevedo, Merkataritzaren Munduko Erakundea
“2008koa baino handiagoa izango da krisi hau”
  • Denon ahotan da koronabirusak mundu mailako ekonomiara ekarriko duen krisia oso handia izango dela. Norainokoa ordea? Inork ez daki, baina ostegun honetan Roverto Azevedo Merkataritzaren Munduko Erakundearen (MME) lehendakariak adierazi duenez, “2008koa baino handiagoa”.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 26a

“Proiekzio berrienen arabera, lanpostuen galera ekarriko duen atzeraldia izango da, duela 12 urteko finantza krisiak ekarri zuena baino handiagoa, azpimarratu du Azebedok bere etxetik egindako mezuan eta MMEk internetez zabaldu duena.

Azken urteetan AEBek eragindako gerra komertzialak hainbat esparrutan ekarri duen protekzionismoari begira, brasildarrak esan du osasun krisiaren ondoren herritar askok oso egoera larria jasango duela eta horri erantzuteko merkataritza tresna ezinbestekoa dela, hori bai, merkataritza irekia, herrialdeak elkar laguntzen eta elkar lanean aritu daitezen: “Gaur egungo munduan ez dago bere burua erabat auto-hornitzen duen herrialderik, indartsuena izanda ere”.

Merkataritza mandatariaren esanetan, herrialde asko ari dira euren ekonomiak pizteko neurriak hartzen, baina pandemiak “erantzun globala” behar du: “Historiak ez du ahaztuko, ezta barkatuko ere behar handiena dutenak, hauek dauden lekuan egonda ere, laguntzen porrot egiten badugu”.