argia.eus
INPRIMATU
Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2014
  • Gaur goizean hasi da Rith lasterketa, Gaelikoaren alde Irlandan egiten duten Korrika.

Ane Lusarreta 2014ko martxoaren 07a
Bi urtean behin antolatzen da Rith lasterketa, hirugarren edizioa da aurtengoa. (Arg: Rith)

Rith-en hirugarren edizioa izango da aurtengoa, Corkeko Ballyvourneytik abiatu dira gaelikoaren aldeko lehenengo korrikalariak, eta 1.000 kilometro baino gehiago egin ostean Belfasten bukatuko da lasterketa, martxoaren 15ean.

Korrikan egin ohi den bezala, eskuz esku pasako diote elkarri lekukoa eta 1.000 kilometrotan eraman duten mezu sekretua irakurriko dute.

Gaelikoa hizkuntza gutxitua da egun. Irlandako hizkuntza ofiziala bada ere, bi milioi hiztun baino gutxiago dauzka.

Egoera larri horri aurre egiteko, 2010ean hasi zen gaelikoaren aldeko Korrika eta AEKren laguntza izan zuen sorkuntzan.

“Korrikaren ahizpa irlandarra” bezala ezagutarazi zen ekimena, baina ez da euskal Korrikak duen neba bakarra. Bretoiaren aldeko Korrika, Ar Redadeg lasterketa ospatzen da Bretainian, aurten maiatzaren 24tik 31ra bitarte egingo dena.

2012an bostehun taldetako kide ziren 25.000 lagunek hartu zuten parte Rith lasterketako amaierako festan, aurten are jende gehiago biltzea espero da.

Baina ez da parte hartze presentziala bakarrik bultzatzen. Gaelikoaren aldeko pausua eman nahi duenak ziber kilometroak erosteko aukera dauka, www.rith.ie webgunean sartuta: http://www.rith.ie/buy-kilometre