argia.eus
INPRIMATU
Richter eskalako 4,6 graduko lurrikara batek eta erreplika ugarik astindu dute Nafarroa
  • 4,6 graduko lurrikara batek eta erreplika ugarik Nafarroa astindu dute urriaren 1 honetan. Mugimendu sismikoa 00:02ean gertatu da, eta epizentroa Lizoainibar-Arriasgiotin izan du.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 01

Nafarroako Lizoainibar-Arriasgiotin epizentroa zuten lau lurrikara erregistratu dituzte urriaren 1 honetan: Lehenengoa eta azkarrena –Richter eskalako 4,6 gradukoa– 00:02tan izan da eta haren atzetik etorri dira 4,4 graduko astinaldi bat, baita 3,8 eta 3,4 graduko beste bi ere.

Azken asteetan dozenaka lurrikara izan diren gune berean, baina azken hauek izan dira intentsitate handienekoa.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, lurrikarak batez ere Iruñean eta inguruko herrietan sentitu dira, eta ez dute kalte garrantzitsurik eragin, nahiz eta herritarren artean kezka sortu.