argia.eus
INPRIMATU
Rey
  • Brigadako jenerala eta Donostiako gobernari militarra 1813an. Espainian 1808an sartu zen, Kataluniako armadaren Estatu Nagusiko buru. 1813an Donostiako gobernari militar izendatu zuten. Ugartemendia eta Jauregi San Bartolome gainera iritsi zirenean, donostiarrei haien bila joatea galarazi zien. 4.000 soldadu agintepean izatera iritsi zen. Bera ere buruan zauritu zuen erasoari defentsa setatsua aurkeztu bazuen ere, azkenean irailaren 8an gaztelua errenditu zuen. Napoleonek berak zoriondu zuen, eta teniente jeneral gradura igo. Haren izena Pariseko Garaipen Arkuaren mendebaldean agertzen da.

2013ko abuztuaren 14a