argia.eus
INPRIMATU
Zaldibar, Robles eta Esteban atxilotu ditu Ertzaintzak, hainbat orduz herritarren babespean egon ostean
  • Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazako herri harresia desegin eta Aiala Zaldibar eta Igarki Robles gasteiztarrak eta Ibon Esteban iruindarra atxilotu egin ditu Ertzaintzak. Ia hiru ordu behar izan dituzte hiru gazteen inguruan bildutako jendea harresitik banan-banan atera eta atxilo hartzeko.

ARGIA @argia 2015eko maiatzaren 18a

Atxilotu egin dituzte, halaber, Zaldibarrekin batera besoa hodi bati lotua zuten bost lagun, Roblesekin zegoen bat eta, Efe agentziak jakinarazi duenez, "poliziei aurre egin dieten" beste hamaika.

Polizien indentifikazio-lana oztopatu aldera, herri harresian bildutako gazteek ileordeak zituzten, eta batzuek pintura laranjaz blaitu dituzte haien buruak.

Borra kolpeak eta ukabilkadak

Ertzaintzak bortizkeriaz kanporatu ditu harresian bildutako lagunak, eta hainbat zauritu izan dira. Gutxienez bi pertsona erietxera eraman dituzte, haietako bat hanka dislokatuta.

Manifestazioa igandean

Segiko kide izatea egotzita zazpi gazteri seina urteko espetxe zigorra ezarri diete. Gainerako lauak pasa den astean atxilotu zituzten.

Igandean manifestazio nazionala egin dute Gasteizen, 12:00etan Bilboko plazatik hasita. 8.000 eta 10.000 pertsona artean bildu dira. Ondoren, Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan herri harresia egin dute. Igandetik astelehenerako gaua bertan pasa dute.