Krisi energetiko betean, Repsolek 2.539 milioi euro irabazi du lehen seihilekoan. Aurreko urtean, epe berdinean, 1.235 milioi euro irabazi zituen, aurten irabazitakoaren erdia baino gutxiago. Hidrokarburoen prezioaren igoerak bultzatu du besteak beste irabazien puztea.
Errusia eta Ukrainiaren arteko gerra argudiatuta lehengaien prezioen igoera bizi dugu, baita hidrokarburoena ere. Hala eta guztiz ere, Repsolek 2021eko lehen seihilabetekoan lortutako irabazien bikoitza irabazi du. Komunikatu batean enpresak adierazi du aurreko urtean eta aurten irabazitakoarekin 2019ko eta 2020ko “ekitaldien zati bat konpentsatu” egin dutela.
Lortutako irabazien ia erdia, 1.206 milioi euro hain zuzen ere, enpresak Espainiarako erreserba estrategiko gisa gordetzen dituela adierazi du Repsolek. Emaitzei esker hornidura bermatzeko gaitasuna indartu duela azpimarratu du eta gaineratu du koronabirusaren pandemiak eta Ukrainiako gerrak sortutako egoeran ere berean mantentzeko laguntzen diola.