Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931- Bartzelona, 1990) artistaren lanak herentzian jaso dituzte bere seme-alabek. Horietako batek, Edurne Mendiburuk, berak jasotako hamabost obra utzi dizkio Arte Eder museoari. Utzitako lanen artean hamahiru eskultura eta bi collage daude, tartean Murru izeneko egurrezko eskultura ezaguna. Azken lan hori bost urtez izango da museoan eta gainontzekoak hiru urtez. Epe hori igarota bi aldeek berrikusi egingo dute hitzarmena.