argia.eus
INPRIMATU
Remi Ayestaranen oroitarrian esbastika margotu dutela salatu du Remi Gogoan plataformak
  • Esbastika bat –alderantziz– margotu dute bart Remi Ayestaran zenaren omenezko oroitarrian. Remi Gogoan plataformak agerraldia egingo du datozen egunotan pintaketa gaitzesteko.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria 2018ko uztailaren 26a

Horrez gain, eta 2010. urtetik egin izan duten moduan, uztailaren 31n omenaldia egingo diote bere izena daraman pasealekuan, 20:00etatik aurrera. Dantzariak, bertsolariak eta musikariak izango dira omenaldian.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.