argia.eus
INPRIMATU
Refugees.tv: Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuko egoera umorez salatzeko tresna
  • Hbi Greziako lagunek frogatu dutenez, Idomeniko errefuxiatuen kanpalekuan umoreak ere badu tokia: Refugees.tv telebista-kateko kideak dira horren adibide. Euren egoeraren berri ematen dute Internet bidez, botila zaharrez egindako kamerekin, eta edalontzi eta galtzerdiz egindako mikrofonoekin, kanpalekuan dituzten baliabide urrien erakusle.

Hala Bedi @halabedi 2016ko maiatzaren 04a

Benetako kamera bat eman zien boluntario batek, eta horri esker zabaltzen dituzte euren bideoak sarean. Idomeni kanpalekuko errefuxiatuek hitz egiteko gogo handia dutela esan digute, baina kexu dira medio handiek euren arteko gatazkak eta une latzak baino ez dituztelako erakusten, euren eskubideez hitz egin beharrean.

Facebook-en publikatzen dituzte euren bideoak Refugees.tv izenarekin.

Hala Bedi irratiko lankideek Greziatik bidalitako berri gehiago ikus ditzakezue Facebook eta Twitterren, #HbiGrezia traolarekin.

 

Albiste hau Hala Bedi irratitik ekarria da ARGIAra CC-by-sa lizentzia libreei esker.