argia.eus
INPRIMATU
Rebeca Huaytaren hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzeak eta gorpua sorterriratzeko urratsak
  • Rebeca Huayta 45 urteko emakumearen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte abenduaren 29 arratsaldean Bilbon, Donostian eta Iruñean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta. Abenduaren 30 egingo dute Gasteizen.

ARGIA @argia 2022ko abenduaren 30
Rebeca Huaytaren hilketa matxista salatzeko Bilbon egin zen elkarretaratzearen une bat. Argazkia: Maria del Rio Pereda.

Bilboko herritarra azken bi hamarkadetan, Boliviatik etorria zen Rebeca Huayta, bere ahizpa, alaba eta senar ohiarekin. Rebecaren gorpua abenduaren 28 goizean aurkitu zuten Errekalde auzoko taberna batean eta honen bikotekide Leonel B.T. (44 urtekoa) atxilotua dago hilketaren egile moduan, berak deitu baitzuen Udaltzaingora Huayta hil zuela adierazteko. 2022an Euskal Herrian indarkeria matxistak hil duen bosgarren emakumea da.

Naizek jakitera eman duenez, Rebecaren ahizpa ere indarkeria matxistak hil zuen, 2018an bere bikotekideak Errekaldeko bosgarren pisu batetik botata.

Gasteizko elkarretaratzea abenduaren 30ean, 19:30ean izango da, Andra Mari Zuriaren plazan.

Gorpua Boliviara eramateko prozesua martxan

Rebeca Huaytaren Boliviako anaiarekin harremanetan jarri dira agintariak. Bere sendiak eskaera formala egiten dutenean, hilotza sorterrira eramateko urratsak hasiko dituzte.