argia.eus
INPRIMATU
REASek auditatutako 10 entitatetik 9k bateratzen ditu lana, zainketa eta ekintzaile konpromisoak
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruko 71 enpresa eta entitatek hartu dute parte EAEko 2016ko Auditoria Sozialean, zehazki 2.894 langile kontratatu eta 4.406 boluntario daude horietan. Erakunde baten “eraginkortasun soziala” eta helburuekiko “jarrera etikoa” ebaluatzeko prozesua da, eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS) sustatzen du.

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko abenduaren 21

Ekonomia solidarioaren sei printzipioak barneratzen ditu Auditoria Sozialak: ekitatea, lana, ingurugiro-iraunkortasuna, lankidetza, irabazi asmorik gabekoa izatea eta inguruarekin konpromisoa. Modu horretan, sektorearen eta entitate bakoitzaren errealitatearen diagnostikoa egiten du.

Horren arabera, entitateen %48ak ditu soldata publikoak, eta erabakiak hartzerakoan %37koa da parte-hartze maila. Emakumeen lanpostuak %56 dira, eta horietatik %46ak hartzen ditu erabakiak.

Lanaren printzipioari dagokionez, entitateen %90ak hartzen ditu prestakuntza sustatzeko neurriak. Kontratuen %43 mugagabeak dira (2015ean %46), eta entitateen %89ak hartzen ditu beste pertsonen zainketa, norbere buruaren zainketa, edota ekintzaile konpromisoak lanarekin bateratzeko laguntza neurriak.

Ingurugiroari dagokionez hobekuntza neurriak dituzten entitateak dira %63, eta 9.238kilokoak dira CO2 isurketak, 2015an baino 2.232kilo gutxiago.      

Ekonomia solidarioaren sareko entitateen arteko lankidetza %87koa da,  eta sektoreko entitateei egindako erosketak %15 dira.

Sare edota entitate sozialei emandako laguntza ekonomikoa 3.000.000 eurokoa da, eta entitateen %70 dira finantza etikoen bazkide eta bezero.

Inguruarekin konpromisoa printzipioari dagokionez, azkenik, entitate bakoitzak bost  eraldaketa sareekin hartzen du parte batez bestez.

Informazio gehiago hemen: http://auditoriasocial.net/index.php?idioma=eus