argia.eus
INPRIMATU
Realeko zale bat jipoitu dute asteburuan Madrilen, baita gogor iraindu ere
  • Biktimak esan duenaren arabera, sudurra hautsi zioten Madrilgo kaleetan, euskaldunen aurkako irainen artean eta “etarra” gisa izendatuz.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 26a
Madrilgo Santiago Bernabeu futbol zelaia. Asteburuan gizonezkoen Real Madril-Real Sociedad jokatu zuten

Real Sociedad futboleko gizonezkoen taldeak Madrilen jokatu zuen joan zen asteburuan, Real Madrilen aurka. Realzaleentzat ordea, partida ez zen izan ardura gehien sortu ziena.

Mundo Deportivo hedabideak argitaratutako albistearen arabera, euskal zale bat jipoitu zuten Madrilgo kaleetan, partiduaren ostean. Sudurra hautsi ziotela salatu zuen biktimak. Hori ez ezik, euskaldunen aurkako irainak eta “etarra” gisako izendapenak entzun behar izan zituen.

Partida jokatzen ari zirela ere, zenbait zale euskaldun “kikilduta” sentitu zirela adierazi diote kirol alorreko hedabideari. Familia batek adierazi du beraiengandik gertu ikur faxistak tatuatuak zituzten ultra batzuk ikusi zituztela.