Reala euskara hutsezko prentsaurrekoak egiten hasi da dagoeneko gizonezkoen lehen taldeko jokalariekin, eta laster hasiko dira emakumezkoen taldekoak ere. “Horrela, aldian-aldian, Realeko lehen futbol taldeetako jokalariek ohiko prentsaurrekoak euskara hutsean eskainiko dituzte”, adierazi du klubak.
Gipuzkoa Berdinago dinamikaren barruan hartutako erabakia da. Hizkuntza ofizialen arteko oreka berdinagoa izatearen alde 2017. urtetik martxan den ekimena da eta “Gipuzkoan erreferentzialak diren erakunde batzuk bildu eta gipuzkoar gizartearen aurrean oreka edo berdintasun berri horien bila eredugarri izan litezkeen jokabide egokiak adostea” du helburu.