argia.eus
INPRIMATU
Realak ez du apustu-etxeekin kontraturik egingo, bazkideek hala erabakita
  • Realak ez du apostu-etxeen publizitaterik jantziko, ezta babesletza akordiorik egingo ere. Hala erabaki du galdeketa bitartez bazkideen gehiengo zabalak. 6.638 lagunek hartu dute parte eta 5.715ek ezetz esan diote apustu etxeekin babesletza akordioetara iristeko aukerari. 814 baino ez dira alde agertu.

Axier Lopez @axierL 2018ko abenduaren 21

Reala eta apostuen etxeen arteko harremanari buruzko kontsulta antolatu du futbol taldeak abenduaren 18, 19 eta 20an. 16 urtetik gorako eta 2018. urtean 16 urte beteko dituzten bazkide eta akziodunek parte hartu ahal izan dute.

Galdeketaren emaitza oso argia izan da. 6.638 lagunek parte hartu dute, eta horietatik 5.715ek aurkako botoa eman dute, 841 izan dira aldekoak, 73k zuri bozkatu dute eta bederatzi baliogabeak izan dira.

Espainiako Futbol Ligako lehen mailan dauden taldeetatik salbuespena izango da Reala. Gehiengoak apustu-etxeekin harreman komertzialen bat sinatuta baitauka egun.