Institut Ramon Llul eta Etxepare Institutua elkarlanean arituko dira atzo lankidetza hitzarmena sinatu ostean. "Elkarlanak indarra" ematen duela eta, nazioartean euskara eta katalana "ikusgarri" egiteko ekimen bateratuak bultzatuko dituzte, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politika Sailak ere parte hartuko duen proiektuan. Lehen helburuetako bat atzerriko unibertsitateetan euskara eta katalanaren minor edo espezialitateak sortzea izango da, Iberiar hizkuntzen sailetan. Horrez gain, euskara, katalana eta galegoaren irakurletza sareak bultzatzen saiatuko dira.