Ramon Etxezarretak utzi egingo du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Eusebio Gorospek Tiraka blogean jakinarazi duenez [eguneraketa: orrialdea ezabatu egin du Tirakak], eta gero Berriak baieztatu ahal izan duenez. Sustatun irakurri dugu Lourdes Auzmendik (orain arte Sustapen zuzendaria) hartuko duela Etxezarretaren kargua. Pasa den astean, Igor Calzadak ere HPSn zuen kargua utzi zuen.