Ramon Aldasoro euskal preso otxandiarra aske gelditu da gaur goizean. Etxeratek jakitera eman duenez, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean Aldasoro kalean da.
Ramon Aldasoro 1998an Miamin (AEB) espetxeratu zuten, eta azken urteak Murtziako espetxean eman ditu.
Otxandiarrak kartzelatik irten denerako senide eta herrikideak zain izan ditu. Gaur ongi etorri ekitaldia egingo diote herrian eta urtarrilaren 27an ekitaldia eta bazkaria egingo dute
Albiste hau Anbotok argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta