Euskal gizartearen eskubideak “kanbio-moneta” bezala erabiltzea leporatu dio Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak EAJri.
Kupoari lotutako akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak datozen bost urteetarako eta, ondorioz, EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko ditu. Oposizioko alderdien kritikak jaso ditu.
Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak salatu du jeltzaleek “alderdi ustel baten eskuetan” utzi dutela gizartearen eskubide bat eta ziurtatu du “margen nahikoa” zutela PP behartzeko euskal gizartearen eskubideak betetzera.
Alberto Montero Podemoseko Legebiltzarreko Ekonomia bozeramaileak salatu du Mariano Rajoyren gobernuak jeltzaleak “erosi” dituela eta hauek “ez dutela oztoporik jarri”. “Plurinazionalitatea txeketegi kolpeka ulertzen dute”, adierazi du.
Hona @NaguaAlba diputatuaren balorazioa Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan iritsitako akordioari buruz. pic.twitter.com/UKaEBkx8yA
— Podemos Euskadi (@PodemosEuskadi_) 2017(e)ko maiatzak 3
Puedes ver la intervención completa de @amonterosoler en el debate sobre los #PGE2017 aquí 👇https://t.co/eTTmcSpl2Q pic.twitter.com/fvvEcUvoSO
— Podemos Cantabria (@Podemos_CANT) 3 de mayo de 2017