Kongresuko eztabaida batean bitartean, La Vanguardiako kazetari batek argazkia egin dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari, agenda pribatua eskuan zuela. Astebururako planak irakur daitezke argazkian: beste gauza batzuen artean, “bazkari pribatua” dauka Gasteizen, Estatuko aurrekontuak onartzeko negoziaketen erdi-erdian.
Ostiralean Bilbora joango da hegazkinez, bazkaltzera, eta ondoren Madrilera itzuliko da, aholkulari batekin hitzordua duelako. Igandean Andaluziara joango da eta, azkenik, Madrilera itzuliko da. Plan horiek, ordea, ez dira Moncloako agenda ofizialean agertzen.
Gasteizko hitzorduak garrantzi berezia du, Espainiako presidentea 2017ko aurrekontuak aurrera ateratzeko babes bila dabilelako. PSOEk bizkarra eman ostean, EAJren babesa behar du.
Jeltzaleek asteazkenean jaso zuten popularren babesa aurrekontu autonomikoak aurrera ateratzeko. Alfonso Alonso EAEko PPren presidenteak, ordea, adierazi du erabakiak ez duela inongo loturarik Madrilen negoziatzen ari denarekin.