argia.eus
INPRIMATU
Rajoy eta Puigdemonten arteko borroka ‘Dragoi Bola’-ko eszena bihurtu du animatzaile batek
  • Zabalpen handia izaten ari da Mariano Rajoy eta Carles Puigdemont Dragoi Bola telesaileko marrazki bizidun bihurtuta erakusten dituen bideo hau.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 13a

1990eko hamarkadan arrakasta handia izan zuen Dragoi Bola marrazki bizidunetako telesail japoniarrak. Gutxik espero zuten ordea aktualitate politikoa esplikatzeko ere balioko zuenik.

Azken egunetan, sarean asko zabaldu da Pablo Casal animatzaile eta ilustratzaileak egindako bideo hau, zeinean Rajoy eta Puigdemonten arteko borroka ikus daitekeen, Son Goku eta Vegetaren artekoa balitz bezala.

Ez da Kataluniako afera Dragoi Bola erabiliz kontatzen den lehenbiziko aldia gainera. Antzeko ariketa egin zuen TV3 kate publiko kataluniarrean emititzen duten APM? saioak aurtengo otsailean, orduan ere zeresana eman zuen beste bideo honekin.