Eüskaraz, R letraren ahozkatzeko manera kanbiatü da azken hamarkadetan. Ondoramen hori da Xantiana Etxebestek lantzen düana eskolatze ikerkan edo tesian. Fakültateko tesiaren helbürüa zen ohartzea "r" ahozkatzeko manera nola kanbiatü den. Ohartü da orotarat R-aren ahozkatzeko bederatzi manera bazirela. Bi nagusiak direlarik eüskarazko manera, adinekoek egiten düena, eta 40 urte azpiko haboroxeenek ahozkatzen duten frantsesezko manera.
Entzun elkarrizketa osoa:
Jatorrizko albistea Xiberoko Botzaren webgunean: xiberokobotza.org/component/content/article/3-berriak/2612-r-a-nola-ahozkatzen-da