argia.eus
INPRIMATU
‘Quo vadis’ Osakidetza

Iulen Lizaso Aldalur 2023ko urtarrilaren 04a

“Osakidetzako medikuek berriro ekin diete protestei, gerentzi berriarekin desadostasunak direla medio, eta Agustín Agirre solaskide gisa aitortzen ez dutelako interlokuziorako”.

Gerente berriak ESIko zuzendariorde eta zirujaua den Adolfo Begiristainen hitzak ukatzeko eskatu zien, Osasun sailburuari gezurrak leporatu zizkionean.

Salatzen dituen gabezia batzuk baloratu gabe berridazten ditut: "Aholkulari hau eta Osakidetzako zuzendari hau hemen daudenez ez dugu kontrol-zuzendari bakar bat ere izan" eta "Erresonantzia magnetikoa eta ebakuntza barruko eskanerra ez dituen hirugarren zentro bakarra gara".

Dimisioa duen medikuaren bi kexei lotutako istorio batekin bukatzen dut. Abenduaren 23an, krisi epileptiko baten ondorioz duela hamabost egun ingresatu zuten 50 urte inguruko lagun bati buruko ebakuntza egin zioten. Urrian neurologia kontsultara joan zen, eta agian larria izan zitekeen diagnostikoa jaso zuen, ekografia baten emaitzaren zain; 2023ko martxorako eman zioten hitzordua... tartean epilepsia krisi bat.

Kontrol-kudeaketa, ekipamendu eta giza baliabideen falta ala motibazioa? Osasun arloan, dena garrantzitsua izanik, premiazkoa dena ezin da atzeratu. Nahitaezkoa da gai hau jorratzea... baina tonu ez hierarkikoarekin.