Quim Torra Kataluniako bihurtu da astelehenean, 14, Kataluniako 131. lehendakari. Estatuak banan bana ezabatu ostean hauteskundeetan garaile ateratako Junts per Catalunyak aurkeztutako aurreko hiru hautagaiak – Carles Puigdemont, Jordi Sanchez eta Jordi Turull – azkenean JxCat eta ERCk lortu dute beren botoekin eta CUPeko lau diputaturen abstentzioari esker Kataluniako legebiltzarrak lortu du Generalitateko lehendakaria izendatzea.
Bazkalondoko 15:30ak pasa berritan egindako bozketan, JxCat eta ERCren 66 botok erabaki dute lehendakari berriaren izena, gaina harturik PP, Ciutadans, PSC eta Comunsen 65 botoei. Gakoa CUPen lau diputatuen abstentzioa izan da eta Katalunia osoko begiak egon dira asteburuan haien azken erabakiaren beha.
Bozketan parte hartu ahal izan dute bai atzerrian dauden Puigdemontek eta Toni Comin sailburuak, eta baita Espainiako espetxeetan preso dauden Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull eta Raül Romeva ere.
Asteleheneko saioan Quim Torrak legebiltzarrari zehaztu dio ondorengo urteetarako dakarren gobernu plana. Eta herritarrei bermatu die berak aldarrikatzen duen Errepublika "denen errepublika" izanen dela.
Bozketan erabakigarria izan den CUPen jarrerari dagokionez, Puigdemontek aurkeztutako hautagaitza berriarekin zer egin erabakitzeko barne prozesuan erabaki hamabi lurralde desberdinetako CUPeko 67 ordezkari hartu dute parte, Cerveran burututako bilkuran. Erabaki behar zuten edo Torra presidente bihurtu baiezko botoz edo abstentzio bidez, ala bestela bere inbestidura eraitsi ezezkoa bozkatuz. Lau diputatuek abstentziora jotzea izan da azken erabakia. Bozketaren emaitzak ez direla aho-batekoak izan argitu du CUPek, eta horregatik Torraren hautagaitza “ez blokeatzea” erabaki dutela, kontuan izanda “errepresioaren eta Estatuaren parteko eskubide zibil eta politikoen urraketen” momentuan bizi direla. Alabaina, nabarmendu dute “oposizio aktiboa” egingo dutela, “Errepublika egiteko” bidean “aurrerago joateko”.
Carles Puigdemontek atzerrialdian dagoen Berlindik Twitterrez egin dio errespetuzko ongi etorria, lehendakari berria den aldetik:
Soto del Realeko espetxetik gauza bera egin du Jordi Sanchezek: