argia.eus
INPRIMATU
Ezinbestekoak ez diren lantokiak itxi dituzte hiru asterako Quebecen
  • François Legault lehen ministroak martxoaren 23an egin du agerraldia eta gau erdian jarri ditu indarrean neurriak. Lehentasunezkoak ez diren denda eta lantokiak itxi dituzte.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 24a

Legaultek adierazi zuen osasun publikoko profesionalei kasu eginda hartu dituela neurriak, haren hitzetan, orain arteko kasu gehienak asko bidaiatu izan duen jendearenak baitziren eta orain ikusi dute herritarren artean zabaltzera iritsi dela koronabirusa.

Quebec-ek 8,4 milioi biztanle ditu. Martxoaren 23an 628 herritarrek eman zuten positibo koronabirusaren testetan eta lau ziren hildakoak.

Hemen ikus daiteke Legaul lehen ministroaren adierazpena, "Quebec pausan jarri behar dugu" esanaz.