Paola Schietekat mexikarrak, Qatarreko Munduko Futbol Koparen antolaketan lanean ziharduela (2021ean), salatu zuen gizon batek eraso egin ziola Qatarren. Bera zigortu zuten, ordea.
Paola Schietekat ekonomialaria, 2022ko Munduko Futbol Kopa antolatzeko ardura duen Supreme Committee for Delivery and Legacy erakundearentzat ari zen lanean Qatarren. Azaldu duenez, ezaguna duen gizon bat bere etxean sartu zen 2021eko ekainaren 6an, eta eraso egin zion. Emakumea defendatu egin zen, eta polizia-etxera jo zuen salaketa jartzeko, Luis Ancona kontsularekin. Baina arabiar hizkuntza menperatzen ez dutenez, zigorra ezarri zioten emakumeari, ezkontzaz kanpoko harremanak izateagatik: 100 zigor-ukaldi eta zazpi urteko espetxe zigorra. Ustezko erasotzailea, berriz, absolbitu egin zuten.
Zigorraren berri izatean Schietekatek alde egin zuen Qatarretik. Haren aurkako karguak ordea indarrean daude oraindik, eta ez dauka itzultzerik. Martxoaren 6an saio berria izango da epaitegietan, eta orduan jakinaraziko diote zigorra indargabetuko duten ala ez.
Gertatuaz informazioa Twitter kontuan plazaratu du emakumeak. Kritiko agertu da bere gobernuaren jarreraz...
Sí, horrible la sentencia de los latigazos, pero más horrible saber que tu Embajada se sentaría a verlo sin hacer nada
— Paola Schietekat ????? (@paola7kat) February 16, 2022
... eta ohartarazi du erantzuna ez duela islamofobiak izan behar
Las injusticias no se responden con islamofobia
— Paola Schietekat ????? (@paola7kat) February 20, 2022
Diktaduren zuriketa
Futbolak hartu duen norabidea negozioa lehenetsiz beste edozerren gainetik, eta kasu honetan Munduko Kopa Qatarren antolatu izana, karranka eragiten ari da hainbat jenderen artean, Iñaut Gonzalez de Mataukoren erreportaje honetan irakurri daitezkeen modukoengatik: Qatar 2022. Has dadila diktaduraren ikuskizuna.