argia.eus
INPRIMATU
Pussy Riot taldeko kide bat ospitalean da eta pozoitu egin dutela susmatzen dute
  • Pyotr Verzilos musikari errusiarra ospitalean dago eta intoxikatua izan denaren zalantza dute, Democracy Now hedabideak jaso duenez.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 14a
Pyotr Verzilos musikaria

Veronika Nikushina taldekideak adierazi duenez, “Verzilovek lehenik ikusmena galdu zuen, ondoren hitz egiteko ahalmena eta oinez ibili ezinik bukatu zuen”.

Uztailean egindako Munduko Futbol Txapelketan, bere taldekide batekin batera futbol partida batean zelai erdira irten zen musikari punkia eta protesta egin zuen polizia errusiarraren zakarkeriaren eta giza eskubideak urratzearen aurka. Hori dela eta, hamabost egunerako espetxeratua izan zen.