argia.eus
INPRIMATU
PuntuEus domeinuak hamar urte bete ditu
  • PuntuEus-ek duela hamar urte abiatu zuen ibilbidea, 92 domeinurekin. 13.000 baino gehiago ditu gaur egun, euskal kultura interneten sendotzen jarraitzeko asmoz.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 17a

Zehazki, maiatzaren 28an beteko ditu hamar urte PuntuEus Fundazioak. Naiz-ek jaso duenez, hasierak gogorrak izan zirela eta erronka handia izan zela gogoratu du Iñaki Goirizelaia Fundazioko lehendakariak, baina “euskal komunitatearen eta norbanako ugariren babesari esker” proiektua aurrera atera eta domeinuak balio erantsia lortu duela.

Interneteko identitate digitala bermatzea eta “orain arte lortutakoa mantentzea eta sendotzea” ditu helburu Fundazioak, aurrera begira.