argia.eus
INPRIMATU
‘Puntua’ aldizkaria aurkeztu du Goienak
  • Puntua aldizkari berria Goiena Klubeko bazkideek jasoko dute ostiraletan, Goiena paperekoarekin batera. 48 orri izango ditu, guztiak koloretan eta askotariko gaiak jasoko ditu.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 16a

Puntua argitaratzeak ekarriko du aurrerantzean astelehenetan ez argitaratzea Goienaren paperezko ediziorik. "Goienaren ekoizpena optimizatzea ekarriko du horrek eta balioan jartzea beste era bateko informazioa, Goienaren hedabideak eta eskaintzen dituzten edukiak osatuz", azaldu du Eneko Azkarate Goienaren edukien zuzendariak.

Ostiralean plazaratu den 1. aleak (pdf) jaso ditu, besteren artean: Aitor Luna eta Jon Gonzalez bergarar anai aktoreei eginiko elkarrizketa; langabezian dauden gazte unibertsitatetik atera berri direnen gaineko erreportajea; kick boxing kirola; umeen loditasuna; Maria Lasa tatuaje egileari eginiko elkarrizketa; edota Markeliñe antzerki taldearen azken lana.