Punto de Vista jaialdiko zuzendaritza artistikoa utziko du Oskar Alegriak

  • Oskar Alegriak Punto de Vista –lagunartean Ikuspuntu– zinema dokumental jaialdiko zuzendaritza artistikoa utziko du aurtengo edizioaren ondoren. Hala iragarri du jaialdiak bere webgunearen bitartez, programazioaren berri ematearekin batera. Emak Bakia baita filmaren egileak 2013an hartu zuen jaialdiaren lema eta berak gidatuko duen azken urteak berrikuntza ugari dakar.


2017ko otsailaren 03an - 13:44
Oskar Alegria artxiboko irudi batean (argazkia: Dani Blanco).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lehenik eta behin, data: martxoaren 6tik 11ra bitartean izango da jaialdia otsailean izan ordez, zinemarekin lotutako beste nazioarteko zitekin bat ez egiteko. Eta lehenbiziko aldiz antzerki-dokumental formako aperitifa izango du, Gayarren martxoaren 5ean eta 7an ikusiko diren antzezlanen bidez. Obra horiek errealitatea kontatzeko dugun moduari buruzko gogoeta proposatzen dute, zinema jaialdiak bere orain arteko edizioetan egin duen bidetik.

Aurtengo edizioko kartela.

Pelikuletan, gai sozialak nagusi: Treblinkarako trenak eta Greziako eskuin muturreko manifestazioak; krisi ekonomiko bortitz honek bikote-harremanetan duen eragina; autismoaz ezohiko moduan hitz egiten duen film bat; Occupy mugimendua eta Pussy Riot… Adi, dena den: garrantzitsuena ez da zer, nola baizik. Proiektatuko diren 18 filmetatik bakoitza “duen kalitate estetikoagatik hautatu da eta besteei egiten dien ekarpen formal bikain eta osagarri gisa pentsatuta dago, dokumental esperimentalaren alorrean”, jaialdiaren arabera.

Ehiztari ehizatua

Lehiaketatik aparte, “Ehiztari ehizatua” saileko filmek deitzen dute arreta, bost zuzendariren urratsei segika egindako dokumentalak direlako. Bost, eta ez edozein: Jean-Luc Godard, Abbas Kiarostami, Raoul Ruiz, Chris Marker eta Manoel de Oliveira. Ekoizpen berri samarrak dira sail horretatik pasako direnak eta galdera amankomun bati erantzuteko asmoak batzen ditu: nola filmatu zinemagile bat?

Luciano Emmer zuzendari italiarraren lana errepasatzen duen zikloak eta gizakiaren hegan egiteko desioari buruzko filmek osatzen dituzten aurtengo atzera-begirakoak. Eta euskal pilota ardatz duten bi film ere eskainiko dituzte Oteiza fundazioarekin elkarlanean.

Baluarte jauregia izango da festibalaren gune nagusia aurten ere, baina Huarteko arte garaikideko zentrora ere iritsiko da Sergio Oksman zuzendariaren tailer bati esker. Eta Alegriak ere tailer bi emango ditu Vazquez de Mella eskola publikoan eta Jaso ikastolan; saio horien emaitza jaialdian bertan ikusi ahal izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Punto de Vista festibala
(Besteen) Etxeko leihotik begira

Sartzen zara areto handi batean eta badira: besaulkiak, beltzez jantzitako pertsonak sarrerak eskatzen, linternak, urrutian aurkezle bat mikroa eskutan, aspaldiko lagunak pelikula aurretik urtebeteko bizipenak bi minututan laburtu nahian. Argiak itzaltzen dira eta ilunpean,... [+]


Punto de Vista 2022
Bertakoa eta nazioartekoa

Martxoaren 14tik 19ra bitarte ospatuko da Iruñeko Punto de Vista jaialdia, Baluarte Aretoan eta inguruetan. Jone Atenea iruindarraren Los caballos mueren al amanecer (2022) filmak irekiko du zinemaldia eta beste hainbat euskal zinemagile ere izango dira protagonista... [+]


2022-03-10 | Kepa Matxain
Arantza Santesteban
“Gutako bakoitzaren intimitatean intimitate komun bat dago”

Kartzelatik atera eta sei urtera, orduko argazki eta gutun artxiboa errepasatzean, ohartu zen Arantza Santesteban (Iruñea, 1979) lehen aldiz esku artean zeukanaren dimentsioaz. Orduan hasi zen forma hartzen 918 gau, bere militantzia-esperientzia kontatzen duen filma. Iaz... [+]


María Salgado
Kresala, zaldizkoak eta hiru dimentsiodun poemak

Uda garaiko egun bero horietako bat da, Kontxako hondartza jendez lepo dago, eta egunero bezala, aldiro, megafonia pizten da. Megafoniatik entzuten diren hasierako hiru tonuen ondoren, ohiko ahotsaren eta mezu programatuen ordez, guztiz ezezaguna egiten zaigun ahots bat entzuten... [+]


Ikuspuntu jaialdia
Ez diren gauzak ere badira

Hilaren 15ean izan zen Ikuspuntu jaialdiaren hasiera-ekitaldia Iruñeko Baluarte Jauregian. Marina Lameiroren Dardara filmak ireki zuen zinema astea, Berri Txarrak musika taldearen azken biran errodatutako lanak. Bata bestearen atzetik, hamaika film ikusteko parada izan... [+]


Errealitatearen bidez kontatutako istorioak

Martxoaren 2an zabalduko dizkio ateak Iruñeak zinema dokumentalari eta hilaren 7ra arte gertuko eta urruneko obrak bilduko ditu Punto de Vista jaialdiak ikuspegi kritiko, sortzaile eta esperimentalez. Aste osoan egongo dira ikusgai lan ugari, baita zinemarekin zerikusia... [+]


14. edizioa
Errealitatearen bidez kontatutako istorioak

Martxoaren 2an zabalduko dizkio ateak Iruñeak zinema dokumentalari eta hilaren 7ra arte gertuko eta urruneko obrak bilduko ditu Punto de Vista jaialdiak ikuspegi kritiko, sortzaile eta esperimentalez. Aste osoan egongo dira ikusgai lan ugari, baita zinemarekin zerikusia... [+]


2020-03-02 | ARGIA
Punto de vista jaialdia izango da Iruñean ostiralera arte

Nafarroako Dokumentalen Nazioarteko Film Festibala gaur hasi eta martxoaren 5a bitarte egongo da martxan. Hamalaugarren edizioa da aurtengoa, eta sei sail izango ditu.


Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ filmak inauguratuko du Iruñeko Punto de Vista jaialdia

Etxera itzuliko da: Oskar Alegriak duela bi urte utzi zion Iruñeko Punto de Vista zine dokumentaleko jaialdiko zuzendari izateari, eta asteazken honetan jakin denez, festibalaren 2020ko edizioa berak zuzendutako lan batek irekiko du, Venezian estreinatu zen Zumiriki-k.


Zuzeneko emanaldia
Neguko orbainak

Punto de Vistan, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian, estreinatu zuen Jorge Moneo Quintanak Orbainak filma. Ekainaren hasieran Madrilgo Filmadrid zinemaldian jarraituko du bere bidea. Gure historia hurbilak denboran zehar utzitako arrastoak miatzen ditu 29... [+]


Euskal Herrian duela 80 urte 3Dn grabatutako film bat aurkitu dute

René Le Henaff zuzendariak hiru dimentsioen teknikarekin esperimentatzeko Euskal Herrian grabatu zuen filma aurkitu du Josu Martinez zinegile eta ikerlari bilbotarrak. Euskadi filmaren lau emanaldi egingo dituzte martxoan, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Baionan.


Egun bat Jose Luis Guerinekin

Jose Luis Guerin zuzendariari ia egun osoa eskaini zion Iruñeko Ikuspuntu festibalak joan den larunbatean, hamargarren edizioa itxi aurretik. Goizean L’Accademia delle muse aurkeztu zuen, sarrera onarekin: “EAJren ekitaldian baino jende gehiago elkartu gara... [+]


“Erantzunik gabeko galderak botatzen dituzten filmak gustatzen zaizkigu”

Denbora. Horra Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo protagonista. "Gure festibalean erantzunik gabeko galderak botatzen dituzten filmak dira gehien gustatzen zaizkigunak, eta denbora interrogante handi bat da", adierazi digu Oskar... [+]


‘Echo Chamber’ dokumental kolonbiarrak irabazi du Ikuspuntu

Guillermo Moncayo kolonbiarrak zuzenduriko Echo Chamber filmak lortu du dokumental onenaren saria, Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian.


Oskar Alegria
"Euskaldunak ere irla bat garelako piztu dugu hainbertze dokumentalgileren interesa"

Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak 9. edizioa egingo du otsailaren 10etik 15era, Iruñean. Dokumentalgintzaz, ariketa zinematografikoez, begiradaz, Ikuspunturen nondik norakoez mintzatu zaigu Oskar Alegria jaialdiko zuzendari artistikoa.


Eguneraketa berriak daude