argia.eus
INPRIMATU
Punto de vista jaialdia izango da Iruñean ostiralera arte
  • Nafarroako Dokumentalen Nazioarteko Film Festibala gaur hasi eta martxoaren 5a bitarte egongo da martxan. Hamalaugarren edizioa da aurtengoa, eta sei sail izango ditu.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 02a
Punto de Vista festibalaren aurtengo kartela.

Hamabost herrialde baino gehiagoko lanak eskainiko ditu aurten Punto de Vista jaialdiak Nafarroan. Emakumeen presentzia altua duen egitaraua zabaltzeaz “harro” agertu da Garbiñe Ortega festibalaren zuzendari artistikoa.

Ben Rivers, Éric Baudelaire, Lynne Sachs, Ana Vaz edo Ana Huertas bezalako izenek osatu dute egitaraua. Oskar Alegriaren Zumirikik emango dio hasiera festibalari. Egileak lau hilabete pasatu ditu baso batean, bi oilar eta 111 ordu, 36 minutu eta 23 segunduan geldituta zegoen erloju baten konpainia bakarrarekin.

Astelehen honetan izango da estreinaldia, Iruñeko Baluarte aretoan arratsaldeko 19:00etan.