argia.eus
INPRIMATU
Pulitzer saria The Guardian eta Washington Postentzat AEBetako espioitza kasuengatik
  • The Guardian eta The Washington Post egunkariei eman diete Informazio publikoa Pulitzer sari nagusia, AEBetako espioitza masiboei buruz argitaratu duten informazioagatik. Edward Snowden, CIAko analista ohiak emandako dokumentuei emandako trataeragatik saritu dituzte.

Ane Lusarreta 2014ko apirilaren 15a
Snowdenen filtrazioek frogatu zuten askok aurrez uste zutena, AEBek Intereneteko erabiltzaileak zelatatzen dituela.

New Yorkeko Columbia Unibertsitateak ematen ditu sariok, eta bi egunkariak saritu ditu "AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak aurrera daraman espioitza masiboa agerian uzteagatik".

Ohar batean, Snowden berak goraipatzen du mediootako kazetariek egindako lana, "pairatu zuten ikaragarrizko intimidazioaz gain", "lege antiterroristen erabilera okerra" barne, eta bi egunkariok zoriontzen ditu, haien "dedikazioa, pasioa eta abilidadea" gabe filtrazioak ez baitzukeen zentzurik izango.

Sari gehiago

Azken orduko berrien saria The Boston Globe egunkariak jaso du, Bostongo atentatuaren inguruan eginiko jarraipenagatik.

Nazioarteko informazioarena, Reuters agentziako bi kazetarik, Myanmarko rohingyas gutxiengo musulmanei egiten zaien jazarpena ikusarazi dutelako.

Argazki-kazetaritzaren saria The New York Times hedabideak jaso du. 

Orotara hamalau sari banatu dira kazetaritzaren munduan eta literatura, musika eta antzerkiarekin erlazionatutako beste zazpi ere bai. Kategoria guztietako sarituak Pulitzerren webgunean.