Espainiako Hauteskunde Batzordeak erabaki zuen JxCateko hiru hautagaiak ezin zirela Europako hauteskundeetara aurkeztu, atzerrian ez zutelako atzerritarren erregistroan izena emanda. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, hori ez dela horrela horrela erabaki du eta auzia Madrilgo Lurralde Auzitegira bidali du. Honek astelehen honetan erabaki berri du Gorenaren harian.
Gorenak ez dio ebazpen judiziala eman Carles Puigdemonten defentsak aurkeztutako helegiteari, gaia ez dela bere esparrukoa jakinarazi eta auzitegi arruntera itzuli du auzia. Baina bide horretan, esan du baita ere Puigdemont, Clara Ponsatí eta Toni Comin Espainiako Estatuko herritarrak direla eta, beraz, sufragio pasiborako eskubidea dutela, hau da, hauteskunde batzuetara aurkez daitezkeela, herritarrek hauta ditzaten. Eskubide hori bakarrik geratzen da bertan behera epai irmo batek hala erabakitzen duenean, eta oraindik ez da kasua.
Erabakiaren berri jakin zuenean, Puigdemontek bere poza azaldu zuen, "kanpoko zelaian irabazten duten lehen aldia delako". Gorenak ebazpena urjentziaz erabakitzeko agindua eman dio auzitegiari baina lerro hauek idazterakoan oraindik ez zegoen ebazpenik.
Que abandonin tota esperança els que creguin que ens venceran retorçant el dret https://t.co/aOX6EQZsWm #JuntsxCat #26M pic.twitter.com/ngidOvNKMF
— Carles Puigdemont (@KRLS) 6 de mayo de 2019