argia.eus
INPRIMATU
Puigdemont eta gobernukideen aurkako euroagindua atzera bota du Llarena epaileak
  • Puigdemont eta bere gobernukideen euroaginduak atzera bota ditu, baina espetxean daudenei ez die baldintzapeko askatasuna eman.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 20a
Argazkia: Estrelladigital.es

Schleswig-Holseineko epaileek hartutako erabakia, Puigdemonti matxinada ez egoztea, Auzitegi Goreneko epaile den Pablo Llarenari bi aukera ematen zizkion: lehena, estradizioa onartzea eta beste kontseilariei ere matxinada delitua ez egoztea; bigarrena euroagindua indargabetu eta Puigdemont ez epaitze. Ikusita matxinada delitua hogei urtera preskribatzen duela bigarren aukera hartzea erabaki du.

Puigdemonten kontseilarien (Meritxel Serret, Lluis Puig, Toni Comun, Clara Ponsati, eta Marta Rovira) aurkako euroaginduak ere atzera bota ditu. Hala, Mundu osotik bidaia dezakete Espainiako Estatura izan ezik, atxilotzeko agindua ezarrita jarraitzen duelako.

Llarenaren erabakiak espetxean dauden politikari katalanei eragingo die. Fiskaltzak egoera baliatu du kartzelan daudenak aske ez uzteko, orain arriskua handiagoa dela, Alemania, Eskozia, Suitza edo Belgikara ihes egiteko, argudiatuz.

Suitzan  dagoen Anna Gabrielen kasua desberdina da, Llarenak ez baitzuen haren aurkako euroagindurik ezarri.