Robinson zerrendak aurten ia 800.000 herritar biltzen ditu Espainiako Estatuan, erabiltzaile hauek telefono dei eta SMS bidezko publizitate komertzialetatik at mantenduz.
Teknologia berrien garapen etengabea medio, datuen babeserako politika zein plataformak areagotzen doaz. Indar handia hartzen doaz: Robinson zerrendak iaztik hona erabiltzaile kopurua laukoiztu du. Jada, Espainiako Estatuan 770.000 izen-emandako baino gehiago daude. Gaur egungo publizitate komertzial masiboa ekiditea du xede.
Robinson zerrenda 2013an sortu zen, eta Europako zenbait herrialdetan eta AEBetan dago erabilgarri. Edonolako publizitate komertzialetatik babestea du helburu; adibidez, erabiltzaileak kontratatu ez duen telefonia enpresek ezingo lukete bere telefono mugikorra eskuratu eta honi deitu, publizitatea egin asmoz. SMS bidez publizitatea jasotzea ere galarazten du; baita korreo elektronikoz eta fax bidezkoa ere. Robinson zerrendaren webguneak dio erabat librea eta gasturik gabekoa dela izena ematea.