"Dimititzea planteatzera iritsi nintzen, baina ezin da PSN izan krisi hau ordainduko duena". Roberto Jimenezen adierazpenak dira PSNk Madrildik agindutakoa betetzea erabaki ostean. Lurralde Batzordeko kideen %60ko babesarekin atera zuten aurrera proposamena (80 alde, 7 kontra eta 45 abstentzio).
Guztira 160 batzarkide ziren baina 28k bozketaren aurretik alde egin dute. PSNk Ferrazi eskatu dio asteazkeneko erabakia berriz aztertzeko (zentsura moziorik ez aurkezteko agindu zuen eta beste inork deitzen bazuen ez babesteko) eta Yolanda Barcinari dimititzeko.
"PSOE Nafarroan ni naiz" eta "Barcinak dimititzen ez badu guk botako dugu" agindu zuen Roberto Jimenezen dimisioa eskatu du PSNko sektore kritikoak.
PSNren egoitza aurrean elkarretaratze burrunbatsua egin du "Barcina go home" mugimenduak. Ostiralean 19:00etan dago deitua hurrengo mobilizazioa.
Ahotsa.info hedabideak jaso zituen irudietan ikusten da sozialista nafarren egoitzaren inguruan nolako giroa zegoen atzo.
ARGIAren irakurle batek ere atzo jasotako irudiok igorri dizkigu:
Protesten argazkiak Ekinklik.org gunean.