argia.eus
INPRIMATU
Hego Euskal Herria %98 zenbatuta
PSOE irabazle, EH Bildu gora eta EAJk 100.000 boto galdu ditu
  • Egun osoa igaro ostean parte hartzea jaitsi egin zela esanez, posta bidezko botoak zenbatu direnean, ondorioztatu da, igo egin dela. Espainiako estatu mailan bi puntu igo da parte-hartzea. PSOE izan da irabazlea bototan Hegoaldean 375.963 botorekin, 64.604 irabazita. Bigarrena EH Bildu 328.676 botorekin, 51.055 irabazita. Hirugarren EAJ geratu da, 273.475 botorekin, 105.527 galduta. PP laugarren 184.470 (+79.586). Sumar bosgarren 167.417 botopaperekin (Podemosekin alderatuta, 71.029 gutxiago). Azkena, UPN: 48.880 botorekin. Kontutan hartu bhear da duela lau urte PP eta UPN elkarrekin aurkeztu zirela Navarra Suma koalizioan eta 99.078 boto eskuratu zituztela.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2023ko uztailaren 24a

Bizkaian EAJk bi galdu ditu, EH Bildu eta PPren mesedetan.

[[hauteskundeak grafikoak estua 2023 U23 espainiako-kongresua bizkaia]]

Araban bana eskuratuko lituzkete PSE-EEk, EH Bilduk, EAJk eta PPk. Sumarrek galdu egin du Podemosen eserlekua.

[[hauteskundeak grafikoak estua 2023 U23 espainiako-kongresua araba]]

Gipuzkoan bina eskuratu dituzte EH Bilduk, PSE-EEk eta EAJk. Sumarrek galdu egin du Podemosen eserlekua, PSE-EEren mesedetan.

[[hauteskundeak grafikoak estua 2023 U23 espainiako-kongresua gipuzkoa]]

Nafarroan PSNk bi eskuratu ditu, eta EH Bilduk, PPk eta UPNk bana. PP bototan UPNren aurretik geratu da. Sumarren eserlekua PSNk irabazi du.

[[hauteskundeak grafikoak estua 2023 U23 espainiako-kongresua nafarroa]]